Baso-bainua Ulian
Bi ordu basoan, poliki, plaza gutxirekin eta gaztelaniaz.
Baso-bainua ez da mendi-ibilaldia: oso poliki ibiltzea eta askotan gelditzea da, hain zuzen ere Uliara presaka igotzean egiten ez dena. Uliako Interpretazio Zentroak gidatzen du, mendi gainean, Grosetik hogei minutura dagoen pinudi batean.
Praktikoa
Irteera 9:30ean, Interpretazio Zentrotik. Plaza mugatuak eta aldez aurretik izena eman behar da; saioa gaztelaniaz da.