Erre Produkzioaken «Magiklown» Ernest Lluchen
Bi mago baldar, ikusleen arteko boluntarioak eta nahi gabe ateratzen diren trukoak, oporretako arratsalde batean. Euskaraz, 4 urtetik aurrera.
«Magiklown», magia eta pailazoak nahasten dituen Erre Produkzioaken lana, Ernest Lluchera itzultzen da oporren erdian, Gabonak Zuretzat barruan, Udalak txikientzat antolatzen duen Gabonetako egitarauan.
Bi magok, Sebastian Dunkerkek eta Panaiotis Fassoulasek, asteak daramatzaten ikuskizunarekin ikusleak harritu nahi dituzte, baina egun horretan ezer ez zaie pentsatu bezala ateratzen. Boluntario diren haurren laguntzarekin, karta, soka, ihesbide eta su trukoak egiten dituzte, eta harrigarriena nahi gabe lortzen dutena da. Hilaren 12an Aieten ikusi ez zuenak bigarren aukera du hemen.
Praktikoa
- Noiz: abenduaren 28an, astelehena, 17:00etan.
- Non: Ernest Lluch Kultur Etxean, Amaran.
- Hizkuntza: euskara.
- Adina: 4 urtetik aurrera.
- Sarrera: doan, gonbidapenarekin. Kontuz, oraingoan aldatu egiten da: gonbidapenak ez dira bezperan ateratzen, egunean bertan, 11:00etatik aurrera baizik, Donostia Kulturaren webgunean eta kultur etxean, gehienez lau pertsonako.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.